Arabako Aralar


Gasteizko Aralarretik uste dugu hiriaren hedapenari mugak ezarri behar zaizkiola, hiria adreilu eta zementuzko multzo handi bat bihurtzeko arrisku handia daukagulako.
April 7, 2010, 12:05 pm
Filed under: Aralar, Gasteiz, Uncategorized

Gasteizko Aralarretik uste dugu hiriaren hedapenari mugak ezarri behar zaizkiola, hiria adreilu eta zementuzko multzo handi bat bihurtzeko arrisku handia daukagulako.


Hiriaren antolaketa kanpotik barrura egitea proposatzen dugu, auzoei beharrezkoak dituzten baliabideak eta ekipamenduak emanez.

Aralarrek gogoratu nahi du Gasteizek ez duela etxebizitza gehiago behar; etxebizitzaren inguruko kultura berri bat da behar duena. Gure hirian milaka etxebizitza hutsik daude, eta erakundeek ez dute bultzatzen alokairu sozialarekin benetan konprometituta dagoen politikarik, Europa iparraldean hainbesteko arrakasta izan duen ereduari jarraituz. Erakundeetatik aldaketa kultural eta ekonomikoa sustatzea eskatzen du horrek, eta ezkerreko politika konprometituak indarrean jartzea, espekulazioaren interesei mesede egin beharrean.

Amaitzeko, Aralarrek gogoratu nahi du Alde Zaharra berritzeko plangintzak harreman zuzena daukala Gasteizko etxebizitzaren arazoarekin, eta egungo ereduak arazoa handitzea baino ez dakarrela azpimarratu nahi du.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: