Arabako Aralar


Gasteizko Aralarrek Udalari eskatu dio gizarte politiketara bideratutako dirulaguntzak berehala abian jar ditzala
May 4, 2010, 2:11 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Gasteizko Aralarretik dei egiten diogu hiriko Udalari eta gainontzeko alderdi politikoei politika sozialetara bideratutako diru-partidak berehala indarrean jartzera. Hala, une honetan bazterketa egoera larrienean dauden pertsonei lehentasuna ematea eskatzen dugu; hau da, kide bat baino gehiago lanik gabe dituzten familiak, etorkinak, gazteak eta pertsona edadetuak.

Atzo agerian geratu zen bezala, proiektu guztiak egiteke daude. Horrenbestez, lehenengo eta behin proiektu horien edukia aztertu beharko da, eta ondoren, indarrean jarri beharko dira. Horren ondorioz, epe ertain batera Gasteizko familia asko inolako laguntza gabe geratzen dira Udalaren aldetik.

Gizarte politiken arloan kritika gogor eta zorrotzak jaso dituzten arren, Lazcoz eta Lopez de Munainen gobernuak utzikeriaz jokatzen jarraitzen duela ikusteak kezka eragiten digu; gasteiztarrekin daukan erantzukizuna ez duela hartzen ikusteak egoneza eragiten digu.

Laguntza horiek izan behar duten izaeraren inguruan Udaleko alderdi guztiek hausnarketa egin behar dutela deritzogu. Izan ere, Aralarretik uste dugu laguntza horiek egiturazkoak izan behar direla, eta ez bakarrik ekonomikoak, horrek gizarte bazterketa egoerak saihestea ekarriko duelako.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: