Arabako Aralar


Aralarrek proposatu du Gasteizko trenbidea lurperatzea eta geltoki intermodala Dato kalean jartzea
May 11, 2010, 3:22 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , ,

Gasteizko Aralarrek hiriko trenbidea lurperatzeko eta geltoki intermodalaren etorkizuneko kokalekurako bere proposamena aurkeztu du, gaur eguerdian Alex Larragoiti Arabako koordinatzaileak eta Rikardo Otxoa eta Iker Vitores Gasteizko komiteko kideek eskainitako prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, “diru-xahutzea, espekulazioa eta aldi baterako azpiegitura garestien eraikuntza saihesteko, Gasteizko Aralarrek geltoki intermodala Renferen geltokiak betetzen duen lekuan eraikitzea proposatzen du”.

Era horretara, trenbidearen oraingo ibilbidearen azpitik helduko litzateke, eta 300.000 metro koadro lur erabilgarri geratuko lirateke. “Lurzoru horren zati bat erabiliko da geltoki intermodal berrirako sarbidea eraikitzeko, baita hiriko hegoaldea berriro isolaturik ez geratzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta azpiegiturak instalatzeko. Sarbide-korridore berria ahalmen handiko hiri autobusen linea berri batek erabili ahal izango du, geltoki berria hiriko auzo guztiekin lotuz”.

Aralarreko ordezkariek azpimarratu dutenez, “kokapen honek ez du hiriko berdegunerik minduko, eta erdialdean egonda, komunikazioa garraio publikoaren bitartez egin ahal izatea bermatzen da”.

ARALARREN PROPOSAMENA- LURPERAKETA ETA INTERMODALA

Aralarreko_Aurkezpena.es

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: