Arabako Aralar


Aralarrek exijitu du Zurbano eta Arrazuako bidegurutzetako arazoa lehenbailehen konpontzea
May 12, 2010, 5:03 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Arabako Diputazioari eta Arrazua Ubarrundiako Udalari Aralarretik eskatu nahi diegu berehalako neurriak har ditzatela, Zurbanoko Atariaren sarreran istripu gehiago ez gertatzeko. Gauza bera eta arrazoi berarengatik Eskalmendi eta Arrazuako udalerria lotzen dituen bidegurutzean neurriak hartzeko exijitu du.

Errepide zati horretan autoak oso azkar ibiltzen direlako eta ibiltzen den auto kopurua ere handia delako, hainbat istripu gertatu dira inguru horretan. Gainera, egin zuten azken lanaren ondorioz, asko korapilatu zen Zurbanorako sarrera, lehendik zegoen diseinua oraindik eta gehiago okertuz. Zurbanorako egungo sarrerarekin, sei norabide har daitezke, eta horrek oraindik eta gehiago okertu du berez nahiko gatazkatsua den errepide baten egoera.

Aralarren ustez, neurriak hartu beharko lirateke, inguru horretan dabiltzan ibilgailuen abiadura moteltzeko, eta era horretara, herritarren segurtasuna handitzeko.

Era berean, gogoratu nahi dugu garraio publikoaren alorrean herrialdeko landa eremuko herriak gabezia handiak dituztela garraio publikoan.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: