Arabako Aralar


Aralarreko Lesgaytrans taldeak homosexual, lesbiana eta transexuales eskubideak aldarrikatu dituzte, homofobia eta transfobiaren nazioarteko egunean
May 17, 2010, 2:31 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

m17Testua

20 urte dira Munduko Osasen Erakundeko Biltzar Nagusiak homosexualitatea osasun mentaleko nazioarteko sailkapenetik baztertu zuenetik. Alde batera utzi zen 2.000 urtetan judu-kristau kulturak markatu zuen homosexual izatearen esanahia: bidegabekeria, bekatua edo gaixotasuna.

Emandako borroka horrez gain, oraindik transexualitatea gaixotasun mental gisa ulertzen da erakunde horren arabera, eta ondorioz, legeetan eta gizartean. Transexual den pertsona orok bide gogor, luze eta aldapatsua iragan behar du, bere gorputzarekiko eta identitate sexualarekiko erabakiak hartzeko. Transexualitatea ez da gaixotasun bat, genero nahasketa ez da existitzen eta errotik kentzea olde politikoaren menpe bakarrik dago. Genero eta sexu identitatea norbanakoaren erabakia da, eta beraz, ezaguna, errespetatua eta bermatua izan behar da.

Euskal Herrian gaur egun ere, XXI. mendean, horrelako gorrotoak jasan behar ditugu. Genero-sexu identitate eta orientazioa buruaz beste egiteko dagoen arrazoi nagusiena da egun Europan.

Behartuta gaude gure herrietatik alde egiteko, aurkako giro gutxiago eta begirada eta irainik ez jasateko. Are gehiago, pertsonalki gure burua guztiz onartzeko eta ondo sentiarazteko. Lur inguruetan ematen den emigrazio hau epaitu nahi dugu Europa eta mundu mailan.

Guzti horregatik, ezkerretik eraikitako lurraldearen eraikuntzan aldeko apustu egiten dugu, justizia, berdintasun eta dibertsitate soziala landuz. Herritarrari  esklusio edo marjinazio sozialak ematen diren egoerak  eskaintzen bazaizkio, ezkerrak badaki ezin dela herri plural eta libre bat egon.

Ez dugu ahaztu behar, munduko 80 herrialdeetan pertsona ugarik ezin dutela beraien askatasun sexualaz gozatu, ezetsiak direla, mehatxuak jasaten dituztela eta are gehiago, Afrika eta Asiako 8 lurraldeetan sexu bereko pertsonen harremanak heriotzara zigortzen direla. Arrazoi honegatik, ahotsa goratzen dugu, hau egin ezin dutenengan eta merezi duten errealitate batean bizi daitezen.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: