Arabako Aralar


Aralarrek krisiari aurre egiteko neurri fiskalak aurkeztuko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan
May 21, 2010, 3:27 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Aralarrek zerga arloko neurriak aurkeztuko ditu gizartea ekonomia espekulatzailean oinarritutako ekonomiak eragindako krisiari aurre egiteko. Eneko hiru Batzar Nagusietan aurkeztuko diren neurrien artean daude PFEZren goiko tasa %50ean ezartzea, laneko errentak eta kapital errentak berriro elkarrekin tributatzea eskala baten arabera, Ondarearen gaineko Zerga berriro indarrean jartzea eta iruzurraren kontrako borroka sendotzea.

Testu osoa

Ekonomia espekulatzaileak, bereziki finantzen mundutik eta burbuila inmobiliariotik, eragindako krisi ekonomikoaren eta, haratago joanda, sozialaren aurrean, erakundeek neurriak hartu behar dituzte. Premiazko neurri zorrotz eta eraginkorrak indarrean daukagun garapen eredua sustraitik aldatzeko. Aldaketak egiturazkoa izan behar du. Erakundeetatik ezin da jarraitu orain arte bezala, krisira eraman gaituen eredu ekonomiko bera betikotzera garamatzaten partxeoko neurriak aplikatzen. Izan ere, momentu honetan zerbait jokoan baldin badago, ikustea besterik ez dago, Europako eredua da: orain arte bezala eredu merkantilistan jarraitzea, edo eta horri buelta eman eta benetan herritarrak, pertsonak, ardatz izango dituen eredua ezartzea.

Aralarren beti aldarrikatu dugu hemen benetako ongizateko estatua eraikitzeko fiskalitate sendo bat behar dugula. Aldarrikatzeaz gain proposamenak egin ere, egin ditugu erakundeetan, progresibotasunean sakontzeko, bakoitzak duenaren arabera ordaintzeko eta ekonomia produktiboa saritzeko, ekonomia espekulatzaileari bizkar emanez. Baina, zoritxarrez gure proposamenak orain arte ez dira aurrera atera, batzuetan egoera ekonomikoa oparoa zela aitzakiatzat jarrita eta, besteetan, krisiaren aitzakipean, kontsumoa berpiztu behar zela argudiatuz. Testuinguru horretan langileak zigortu dituen eta kapìtala saritu duen zerga politika garatu dute Foru Gobernuetatik.

Baina azken asteotan, badirudi konturatu direla, erakundeek zeramaten noranzko fiskala okerrekoa zela. Hori ematen du behintzat; eta Zapatero, maila sozialean inoiz egin diren murrizketa latzenak egin ostean, badirudi prest dagoela, kapitalari zergak igotzeko, eta orain arte zamatu dituen langileez gain, gehien dutenen esparruari heltzeko. Hori bai, lehenengo eta behin langileria murrizketa sozialen bidez ito ostean. Noiz eta inoiz baino beharrezkoagoa denean estaldura soziala indartsua eta zabala izatea.

Ikusteko dago erabat oker jardun diren Foru Gobernuak, inprobisatuz eta planifikaziorik gabe, gehien dutenei beherapenak egiten aritu diren Foru Gobernuak fiskalitate mailan erreforma sakona abiarazteko prest dauden ala ez. Modu egokian erabiliz gero, fiskalitatea da gure erakundeek duten tresna baliagarriena eta funtsezkoena egoera ekonomikoa arintzeko; zerga politikak lotura zuzena baitu eskaintzen diren zerbitzuekin eta zerbitzu horiek eskaintzeko garatzen den ereduarekin.

Gauzak horrela, prentsaurreko honen bidez jakinarazi nahi dugu, berriro ere orain arte egin izan dugun bezala EAEko Batzar Nagusietan aurkeztuko dugula Fiskalitatearen inguruko proposamen zehatz bat, egoera honi buelta ematen hasteko. Ekimen horrekin ondoko neurriak proposatuko ditugu:

-PFEZko eskalaren goiko tasa igotzea %50ra. 2004an %50tik %48ra jaitsi zuten eta 2006ko abenduan %48tik %45ra.

-Kapital errentak eta lan errentak, biek, eskalaren arabera tributatzea. Kapital errenten aldeko hobariekin bukatzeko. Gogoratu kapital errentek %20ko tipo fijora tributatzen dutela.

-Ondare Elkarteek %40 tributatzea. 2008ko ekainean %18ra jaitsi zuten tasa eta 2008ko abenduan %18tik 24ra igo.

-Elkarteen Gaineko Zerga Nominala %32,6an kokatzea, kenketa egitura berraztertuz kalitateko enpleguaren alde egiteko.

-Ondare Zerga berriz ezartzea, hori bai berregituratuta.

-Iruzurraren aurkako borroko zorroztea. Ikuskaritza sendo bat berregituratuz.

-Gure eskumenekoak ez izan arren eskatuko dugu ere SICAV delakoen %koa igotzea estatu mailan. Gipuzkoan igo zan %24ra ezta?

-Luxuzko produktuentzat zerga berezi bat ezartzea.

-BEZaren igoera bertan behera uztea. Pertsonak guztiak berdin zigortzen dituelako, inongo bereziketarik gabe.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: