Arabako Aralar


Arabako Aralarrek salatu du poliziaren gehiegizko presentzia dagoela Gasteizko erdigunean
May 26, 2010, 3:22 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Arabako Aralarrek salatu du Gasteizko Udalak polizi jazarpen kanpaina abian jartzea erabaki duela, auzo berrietako bizilagunen kexekin amaitzeko asmoarekin. Horretarako, baina, hiriaren erdigunean handitu egin da poliziaren presentzia, eta ez dio heldu kanpoaldeko auzoetako segurtasun arazoari. Era berean, horren guztiaren atzean isunen bidez dirua batzeko bidea antzeman daiteke.

Hori guztia azken asteotan nabarmena da, nahiz eta isunen bidez dirua batzeko asmoa lehenagokoa ere baden. Gasteizko Udalak diru-sarrerak handitu nahi ditu, eta herritarrei zigor edo isun administratiboak ezartzen dizkie horretarako.

Auzo berrietako segurtasunari dagokionez, udaltzainen kopuruaren berregituratze bat egin behar da hiriburu osoan; hiriaren erdigunean polizia kopurua jaitsi behar da, batez ere asteburuetan, larunbat eta igandetan gertatzen direlako lapurreta gehien kanpoaldeko auzoetan.

Aralarretik Udalari eskatzen diogu azken bi hilabeteotan jarri diren isun kopuruaren eta horien arrazoien berri eman dezala, eta zentzu horretan, azal dezala zergatik lehen ez ziren isunak ipintzen eta orain bai.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: