Arabako Aralar


Arabako Aralarrek Batasunarekin elkarlana egitea erraztuko du, inongo mugarik ipini gabe
June 3, 2010, 4:47 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Arabako Aralarrek joan den asteburuan egin zuen Konferentzia Politikoaren ondorioak aurkeztu ditu, gaur goizean, Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Era berean, alderdiaren egitura berria aurkeztu du herrialdean. Hala, Iñaki Aldekoa orain arteko koordinatzaileak lekukoa pasa dio Alex Larragoiti koordinatzaile berriari. Biak ondoan izan dute Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Igor Lopez de Munain Arabako Antolaketaren Arduraduna, komunikabideen aurrean egindako ekitaldian.

Larragoitik adierazi duenez, “EAEko datozen urteetako garapen politikoaren giltza Araban dago, eta horregatik, Aralarrek bere esku dagoen guztia egingo du PSE-PP hitzarmenaren sendotzea ekiditeko, honek hitzarmen hori ahulduko lukeelako EAE osoan. PP erakundeetako gobernuetara bultzatzea ekidingo dugu”.

Gaineratu duenez, “horretarako, ideia eta asmo berdinak dituzten indar politikoekin elkarlanean aritzea kontuan hartu beharko dugu, eta mugaturik ez dago egon behar indar abertzaleei, eta indar federalista-soberanistak horretan sartu behar dira”.

Larragoitik azpimarratu duenez, “Aralar sendotzen ari da Arabako esparru politikoan”. Zentzu horretan gaineratu duenez, “Aralarrek autonomikoki bere burua indartzeko ardura du, ahaztu gabe bere helburua ezker abertzaleko esparru politikoaren birgenerazioa dela. Bide hori ibiltzeko modurik onena da, hain zuzen, bere burua indartzea eta gogoraraztea prozesu hori elkarrekiko errespetutik egingo dela, elkar onartuz eta ezker abertzalea gaur eguneko krisi egoerara eraman duten antolaketa egoki faltak gaindituz”. “Arabako Aralarrek”, jarraitu du, “era argian babestuko du ezker abertzale ilegalizatuak izan lezakeen bide soilik politikoak jorratzearen aldeko estrategia. Baldintzak ematen badira, Aralarrek Batasunarekin elkarlana egitea erraztuko du, inongo mugarik ipini gabe”.

Larragoitik azaldu duenez, Arabako Aralar bere oposizio lana indartzen ari da, ezkerreko bere profila nabarmenduz. “EAJk eta PSEk negoziatutako aurrekontuen aurka azaltzeak ondo irudikatzen du hori”. “Profil hori bultzatzearen aldeko konpromisoa hartu behar dugu, Foru Gobernuan eta Gasteizko Udalean Arabako politikaren adierazle goren gisa instalatuta dauden garapen neoliberaleko ereduaren aurka gure herrialdean dauden plataforma, kolektibo eta gizarte eragileen ahots izanez”.

Gaineratu duenez, EAJk, PSEk eta PPk herrialderako sinatutako zerga eredurako hitzarmenaren aurka dago Aralar. “Zerga politika aurrerakoia ezartzea eta azken urteetako noraeza neoliberala zuzentzea gure jardun-ardatz estrategikoak dira”.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: