Arabako Aralar


Aralarrek ez duela hezkuntza arloan murrizketarik onartuko esan du euskal eskolen jaian
June 7, 2010, 2:53 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Aralarrek Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) Amurrion egin duen euskal eskola publikoaren aldeko jaian aldarrikatu du, “ez duela eragileekin adostu gabe inongo murrizketarik onartuko”.

Aralarrek ordezkaritza izan du EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak) Amurrion  antolatu duen ekainaren 6ko jaian. Bertan izan dira Dani Maeztu legebiltzarkidea, Iñaki Aldekoa Arabako batzarkidea,  Mapi Alonso, Joseba Unzalu eta Itziar Aizpurua Arabako Aralarren zuzendaritzako kideak.

Dani Maeztu legebiltzarkideak esan du Aralarren ordezkariak eskola publikoa eta euskaldunaren alde egiteko izan direla Amurrion. “Guretzako hezkuntza da sistema sozial baten oinarri garrantzitsua eta ez dugu inolako murrizketarik onartuko”, adierazi du legebiltzarkideak, Hezkuntza Sailak iragarri dituen murrizketen harira. “Edozein plan edo murrizketa aurreikusi baino lehenago funtsezkoa da hezkuntza arloko eragileen iritzia entzutea”, gaineratu du Maeztuk.

Arabako Aralarretik bat egiten dugu kalitatezko serbitzuen defentsa ukaezinarekin, gaur eguneko krisi koiunturaz baliatuz esparru publikoan sartzen ari diren errekorte neoliberalen kontrako gure jarrera ere azpimarratuz.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: