Arabako Aralar


Arabako Aralarrek salatu du diru publikoa erabili nahi dutela Fernando Buesa Arena kiroldegia handitzeko
June 9, 2010, 11:05 am
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Bizi dugun testuinguruan, Aralarrek uste du ez dela bidezkoa diru partida bat bideratzea Buesa Arena kiroldegia handitzeko. Kirol talde batek ia esklusibitatean erabiltzen du kirol-instalazio publiko hori, eta orain, jasotzen duen onura baino gehiago jasoko du, eta murgilduta gauden krisi honetan, baliabide ekonomiko horiek babes soziala bermatzera bideratu beharko litzateke. Goi mailako kirol taldeek administraziotik datozen baliabide asko jasotzen dituzte, eta kasu askotan, beren probetxurako baino ez dira izaten.

Arlo sozialean Diputazioa egiten ari den murrizketak salatu nahi ditu Aralarrek. Murrizketa horien artean dago oinarrizko kirol-taldeei egiten ari zaizkienak. Herrialdeko kirol-azpiegitura batzuk ahaztuta daude edo administraziotik ez dira behar bezala zaintzen, baina bitartean, dirutza handiak bideratzen ari dira goi mailako taldeetara, kirol-emaitza onak lortzeko helburua baino ez dutenak.

Buesa Arena erabilera anitzetarako azpiegitura dela esatea arduragabekeria handia da. Zezen-plaza ere horrela saldu ziguten, baina guztiok dakigu azpiegitura horrek ez duela balio musika jaialdi handiak hartzeko. Era horretara, Aralarrek Gasteizko Udalari eskatu dio txosten bat prestatu dezala, zezen-plaza inauguratu zenetik hartu dituen ekimenak zerrendatuz, begi bistakoa baita hasierako helburuak betetzen ez dituela.

Bizi dugun murrizketa garaiotan, elkarte pribatuen gaineko kontrol zorrotzagoak ezarri behar dira, susmoak daudelako baliabide publikoak erabiltzen dituztela espekulazioarekin jokatu eta etekinak pribatuak bihurtzeko.

Gastu publikoaren lehentasunak zehaztu behar dira Araban, eta Aralarren ustez, politika sozialek izan behar dute lehentasuna.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: