Arabako Aralar


Aralarrek dio gehiegikeria egin dutela Aiaraldeko garraio publikoaren prezioetan ezarritako igoerarekin
June 9, 2010, 1:45 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , , , ,

Aiaraldea Gasteizekin lotzeko Diputazioak daukan borondate falta salatu nahi du Aralarrek. Izan ere, etengabea da Aiarako bailara hiriburuarekin lotzeko garraio publikoaren eskaintzan eta prezioetan gertatzen ari den atzerakada, eta horrek, herrialdeak bere barne antolaketan daukan defizita areagotu egiten du. Prezio herrikoiak ezartzeko eta horiek kontrolatzeko erantzukizuna dauka Diputazioak, era horretara honelakoa bezalako eskandaluak ez gertatzea saihesteko.

Bizi dugun egoera ekonomikoarekin, zerbitzu publikoen salneurriak handitzeak gutxien dutenei baino ez die kalte egiten, zerga ez-zuzenak garestitzen dituztelako, kasu honetan, garraioaren zergak.

Zerbitzu publikoen etengabeko garestitzea ulertezina da, eta herrialdeko loturak hobetzeko garraio planik ez da egin horren gainkostua herritarrek beren poltsikoetatik ordaindu behar badute.

Herrialderako garraio plana gauzatzea erakundeen politika estrategikoetako bat izan beharko litzateke, eta beraien ardura da izan beharko litzateke herrialdea lotuko duen sarea sustatzea eta sortzea, baina herritarren poltsikoei kalterik egin gabe.

Aralarretik uste dugu zerbitzu publikoen prezioak izoztu behar direla eta honelakoa bezalako gaietan eta ez azpiegitura erraldoietan ahalegin ekonomiko handia egin behar dutela herrialdeko erakundeek, era horretara herritarrei laguntzen zaielako.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: