Arabako Aralar


Arabako Aralarrek uste du N-1 errepidean irteera eta sarrera bat egin behar dela Arzubiagan, Iruñea-Donostia norantzan
June 10, 2010, 9:16 am
Filed under: Uncategorized | Tags: , , , , ,

Aralarren ustez, beharrezkoa da Arzubiaga parean irteera eta sarrera bat egitea N-1 errepidean, era horretara, N-104 errepidean auto gutxiago ibiltzeko aukera ere izango delako, Illarratza eta Matauko herrietako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko delako eta, batez ere, Ozaeta/Armomaniz N-1eko irteeraren parean izaten diren auto-istripuen kopurua txikituko delako.

Gamarratik dagoen Gasteizerako sarreratik auto gutxiago ibiltzea lortuko litzateke proposamen horrekin, eta, aldi berean, Gasteizko hegoaldeko eta ekialdeko biztanleek hiribururako sarbide azkarragoa izatea lortuko litzateke. Hiriburua asko handitu da, baina hiribururako sarrera eta irteerak ez dira aldatu.

Obraren bideragarritasuna erabatekoa da, sarrera bat egin beharko litzatekeelako Arzubiaga Lizarra-Arkautera doan errepidearekin lotzeko; era berean, Zurbanoko gasolindegian dagoen erreia baliatuta egingo litzateke sarrera.

Zurbanoko bidegurutze parean Arzubiaga eta Arkaute lotzen dituen errepidean dabilen auto kopuru handiak konponbidea izan dezake, eta ez da ahaztu behar hori dela Arabako errepideetako puntu gatazkatsuenetako bat. Biribilgune berri bat egin daiteke, eta horrek Zurbanoko sarbide eta irteeren segurtasuna handituko luke, eta beraz, istripuak egoteko arriskua murriztu.

Hiriaren trafiko beharrak eta errepide nagusiak Gasteizekin lotzen dituzten saihesbideen ezaugarriak berriro definitu behar direla uste du Arabako Aralarrek.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: