Arabako Aralar


Arabako Aralarrek hirugarren ospitale baten egingo du herrialdearen osasun premiei erantzuten badie
June 17, 2010, 11:05 am
Filed under: Uncategorized | Tags: , , , , ,

Arabako Aralarren ustez, Gasteizen hirugarren ospitalea edo Txagorritxuko makro-ospitalea egin aurretik, ezinestekoa da herrialdeko osasun zerbitzuen premien mapa bat prestatzea. Iker Vitores eta Igor Lopez de Munain Arabako Aralarreko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, eta azpimarratu dutenez, “Aralar ez dago Gasteizen ospitale berria egitearen aurka. Zerbitzuen eta premien mapatik ondorioztatzen bada azpiegitura berri batek herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea ekarriko duela, Aralarrek hirugarren ospitalea eraikitzearen alde egingo du”. Baina ospitale berriak landaguneetako herritarrei osasun publikorako sarbidea ere erraztu beharko diela nabarmendu dute.

Gasteizen hirugarren ospitalea egiteko proiektua PP eta PSEren arteko hitzarmenetik eratorritakoa dela azaldu dute. “Presioen aurrean makurtuta, Bengoa sailburuak hirugarren ospitalea egiteko bere proiektua aurkeztu zuen, 2010eko martxoaren amaieran; berez, Txagorritxuko ospitalea handitzean eta Santiago ospitalea gaixo kronikoen zentroa bihurtzean datza proiektu hori. Langileen plantila indartzeko plangintza edo osasun premien mapa egin gabe aurkeztu zuten proiektua. Azken puntu horren inguruko eskaera egin zuen Aralarren legebiltzar taldeak, eta gainontzeko alderdiek onartu egin zuten”.

Hirugarren ospitalearen balizko finantzazioaz, bi bide bakarrik daudela agertu dute Vitoresen eta Lopez de Munainen: lurrekin egindako espekulazioa eta kapital pribatuak. Zentzu horretan, esan dutenez, “egiten den edozein aldaketak langileen baldintzak mantentzea ekarri behar du berarekin, edo bestela, baldintzen hobekuntza, herritarrei eskaintzen zaion arreta kalitatezkoa izateko. Zentzu horretan, osasun arreta publikoa izatea bermatzea ezinbestekoa dela deritzogu, azpikontratazioa eta zerbitzuak kanporatzea edota pribatizatzea saihestuz”.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: