Arabako Aralar


Aralarrek Biktimen arretarako zuzendariaren agerraldia eskatu du, Peru, Kattu eta Txipiren oroitarriak kendu izanagatik
June 22, 2010, 5:31 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Joan zen ekainaren 19an, Ertzainak Azkoitin jarritako Peru, Kattu eta Txipiren oroitarriak kendu zituela eta, Aralarrek Biktimen Arretarako zuzendariaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean. Aralarrek nahi du Biktimen arretarako zuzendariak azal dezan, Giza Eskubideen Batzordearen aurrean, “zer egiteko asmoa duen legeak berak babesten duen biktima bat errespetatua izan dadin eta, bide batez, gertatutakoa zuzen dezan”. Ekainaren 19an Jabier Larrañaga Peru, Ramon Oñederra Kattu eta Jose Luis Salegi Txipi azkoitiarren omenez Azkoitiko parroki ondoko lorategian jarritako oroitarriak kendu zituen Ertzaintzak.

Ramon Oñederra GALen biktima da, 1983ko abenduaren 19an erail zuten Baionan. Aralarren iritziz, “erabat ulertezina –eta zuzendu beharrekoa– da Terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko legeak berak babesten duen biktima baten kontra aritzea”. Hori dela eta, Biktimen Arretarako zuzendaritzaren agerraldia eskatu du Giza eskubideen batzordearen aurrera ager dadin, hain justu azaltzeko “zer egiteko asmoa duen legeak berak babesten duen biktima bat errespetatua izan dadin eta, bide batez, gertatutakoa zuzentze aldera”, azaldu du Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok.

Aralarrek agerraldi eskaria presazko prozeduraz tramitatzea eskatu du, sesio-aldia amaitu aurretik argitzeko gertaturikoa eta “biktima horri eragindako kaltea lehenbailehen lehengoratzeko”.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: