Arabako Aralar


Aralarrentzat ezker abertzalearen bateratzeak bakea, ezkerra eta burujabetzaren aldeko apustu tinkoa eskatzen du
June 22, 2010, 5:02 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , , , ,

Aralarrek, atzo ezker abertzalearen beste sentsibilitateak eta EAk publiko egin zuten dokumentua aztertu eta gero, bide soilik politiko eta baketsuen apustua aintzat hartu eta ontzat eman arren, ondorioztatzen du bertan ez direla biltzen herri honek bakegintzarako behar dituen neurriak ez eta ezker abertzale politikoa eraikitzeko behar diren ezkerreko oinarriak.

Herri honek soberanismoaren eta independentziaren zutabea ez ezik, bakearen, ezkerraren eta burujabetzaren zutabe egonkorrak behar ditu, inongo prozesu politikoren menpe geratuko ez direnak. Aralarren ustez, atzo publiko egindako dokumentuak egiten duen ekarpena baino ausartagoa izatea eskatzen du indarkeriaren zikloa behin betirako buka dadin.

Ezker abertzale politikoaren bateratzeak ezkerreko, bakearen zein normalizazio demokratikoaren hanka sendoak behar ditu. Zutabe horien gainean elkarlanerako eta elkarrizketarako bere esku dagoen guztia egiten jarraituko du Aralarrek, Euskal Herriak behar duen ezker abertzale anitzaren oinarriak egonkorrak izan daitezen.

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: