Arabako Aralar


Aralarrek Gasteizen izandako eraso matxista salatu du eta ‘Puntu beltzen mapa’ lantzea eskatu du
June 30, 2010, 5:41 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Joan den ostiralean Gasteizko erdigunean jazotako gertaera larria salatu nahi du Aralarrek. Herritar batek ihes egin ahal izan zuen, sexu-erasoa jasotzera zihoala.Gasteizeko Udalak Udaltzaingoaz egiten duen erabilera era honetako gertaerak saihesteko biderik eraginkorrena ez dela uste du Aralarrek.

Joan den hilabeteetan, Udala Udaltzaingoaren presentzia areagotzeko ahaleginean ari da gaueko aisialdirako guneetan, baina horren atzean ezkutatzen dena dirua biltzeko asmoa baino ez da. Gainera, neurri horrekin ezinezkoa da kanpo aldeko auzoek edota gaueko aisialdirako guneak ez diren auzoek segurtasuna bermatua izatea.

Aralarren ustez, arazoa larria bihurtzen ari da, eta ez gara gertaera lazgarri baten zain egon behar hiriko segurtasunaren estrategian aldaketa bat gertatzeko. Era berean, Gasteizko ‘Puntu beltzen mapa’ egitea eskatzen diogu Udalari, beste hiri batzuetan egin den bezala, era horretan emakumeek jakin ahal izateko zein ingurutan arriskua izan dezaten. Behin mapa hori eginda dagoela, Gasteizko Udalak birkokatu egin beharko ditu udaltzainak, puntu beltz horietan presentzia handiagoa izan dezaten.

Udaltzain gehiago kontratatu edo hiriko kaleetan kamera gehiago jarri beharrean, Lazcoz alkateari eskatzen diogu Udaltzaingoaren erabilera aproposagoa eta eraginkorragoa egin dezala.

http://www.aralar-araba.net

Advertisements

Leave a Comment so far
Leave a comment



Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s



%d bloggers like this: