Arabako Aralar


Aralarrek eskatu du gure herriko alkate eta zinegotzi guztiak gonbidatzea uztailaren 2ko omenaldira
June 30, 2010, 5:46 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , ,

Aralarrek Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eskatu dio gonbita ditzala uztailaren 2ko omenaldira gure herriko alkate eta zinegotzi guztiak.

Aralarren iritziz, Legebiltzarrean egingo den omenaldia mehatxuak edo indarkeria jasan duten zinegotzi guztiei zuzendutako omenaldia da eta, beraz, euskal herritarren udal ordezkari izan diren eta diren pertsona guztiek egon behar dute gonbidatuta ekitaldira. Horrela ez balitz, erakunde ekitaldia izateari utziko lioke ekitaldi partidista hutsa bilakatzeko. Ez da onargarria inondik inora alderdi politiko batek ekitaldi partidista egin nahi izatea erakundeetan. Horregatik guztiagatik eskatzen dugu egingo den omenaldi ekitaldira  herritarren udal ordezkari guztiak gonbida ditzala Legebiltzarrak.

http://www.aralar-araba.net