Arabako Aralar


Arabako Aralarrek kezkaz ikusten du herrialdeko Administrazio Publikoak eraikuntzaren ekonomian oinarritzen jarraitzen dutela
April 19, 2010, 7:46 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: , , , ,

Eraikuntzaren sektorearen inguruan eman dituzten azken datuen harira, Arabako Aralarretik ikusten dugu herrialdeko erakundeetatik eraikuntzaren sektorea bultzatzen jarraitzen dutela; hau da, egun bizi dugun ekonomia eta finantza krisian funtsezkoa izan zen sektorea bultzatzen jarraitzen dute.

Aralarren ustez, erakundeak epe laburrera soilik begiratzen dute sektore horretako langabeziaren arazoari aurre egiteko. Sektorea birgaitzeko plan estrategikoa da egin beharko luketena, bizi dugun egoera ekonomikora egokitzeko.

Aldundiak eta udalek sektore horretako langabetuei eta enpresa laguntzaileei zuzendutako politika aktiboak indarrean jarri beharko lituzkete, jarduera aldaketa baten bitartez, beren kualifikazio profesionala hobetzeko eta zaharkitua geratu den sektorea birgaitzeko.

Espekulazioa alde batera utzi eta benetako aberastasuna sortuko duen ekonomia sortzearen alde egiten du Aralarrek, lan eta gizarte berme hobeagoak eskainiko dituena.