Arabako Aralar


indarkeria mota guztiak alde batera laga behar dira eta bide politiko hutsetatik jarduteko deia egiten dio gizarte osoari.
June 24, 2010, 5:46 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Agurainen gaur goizaldean Ertzain etxearen kontra egin duten erasoa gaitzesten du Aralarrek. Giza horretako erasoek elkarbizitzari eta jardun politikoari traba egiten diete eta, beraz, guztiz baztergarriak dira. Etorkizunean horrelakorik gehiago gerta ez dadin lanean jarraituko du Aralarrek

Aralarrek irmo mantentzen du bere jarrera: indarkeria mota guztiak alde batera laga behar dira eta bide politiko hutsetatik jarduteko deia egiten dio gizarte osoari.



Actuaciones como la de Agurain no aportan absolutamente nada positivo a la convivencia
June 24, 2010, 5:44 pm
Filed under: Uncategorized | Tags: ,

Aralar se suma a la condena del ataque que esta madrugada se ha producido contra un base de la Ertzaintza en Agurain.

Este tipo actuaciones no aportan absolutamente nada positivo a la convivencia; se convierten en obstáculo y son totalmente rechazables. Desde Aralar abogamos por seguir trabajando para evitar este tipo de actos y nos reafirmamos en el trabajo que venimos realizando para desterrar todo tipo de violencia y seguir apostando por vías exclusivamente políticas, llamamiento que hacemos extensible a toda la sociedad vasca.



Agurainen politika egiteko beste modu bat bultzatzeko helburuarekin sortu da Aguraingo Aralar taldea
June 21, 2010, 10:58 am
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Arabako Aralarrek bere lan-talde berria aurkeztu du Agurainen. Aguraingo bizitza politikoan parte hartzeko eta udalerrien ezkerreko politika abertzaleak indarrean jartzeko helburuarekin sortu da Aralarren lan-talde hori. Era berean, aguraindar guztiei irekia dago.

Aralarren ustez, Agurainek politika egiteko beste modu bat behar du: Udala herritarrengandik hurbilago izango duena eta informazioa eman, iritziak jaso eta Aguraindik bertatik ideiak eta alternatibak eskainiko dituena.

Agurain eta Lautadako bizitza sozial eta sindikalean ibilbide oparoa egin duten pertsonak dira talde horren sustatzaileak. Aguraingo udal politika dagoen egoeratik ateratzeko bultzada bat behar duela uste duten herritarrak dira.

Aguraingo Aralarrek helbide elektronikoa sortu du, eta bertan jaso nahi ditu atxikimenduak, iritziak eta proposamenak. Hurrengo uztailaren 1ean, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak ‘Aralar, hamar urte ezker abertzale zibil eta zabala eraikitzen’ izenburuko hitzaldia eskainiko du.



Aralar de Agurain se presenta con el objetivo de impulsar una nueva manera de hacer política en el municipio
June 21, 2010, 10:55 am
Filed under: Uncategorized | Tags: , , ,

Aralar de Araba ha presentado el nuevo grupo de trabajo de Aralar en Agurain.Con la proposición de participar en la vida política de Agurain y poner en valor las políticas de izquierdas y abertzales del municipio, nace este grupo abierto a los y las aguraindarras.

Aralar estima que Agurain necesita una nueva forma de hacer política que acerque el Ayuntamiento a los ciudadanos y que informe, recoja las opiniones y ofrezca ideas y alternativas desde y para Agurain.

Los impulsores de este grupo son aguraindarras con dilatada trayectoria en la vida social y sindical de Agurain y de Lautada, vecinos que consideran que la vida política del municipio necesita un impulso que haga superar la situación de estancamiento de la vida política municipal.

Aralar Agurain ya ha habilitado una dirección de correo electrónico en la que recoger adhesiones, así como comentarios y propuestas. El próximo día 1 de Julio, durante el acto de presentación de Aralar Agurain, Patxi Zabaleta,  Coordinador General de la organización, impartirá la conferencia: ‘Aralar, diez años construyendo la izquierda abertzale civil y plural’.